Our medium is our message!

erroristaren bila!

„Irakasleak nere mingainaren azpiko aldeari begirada bat boteaz nik etxean debekaturiko hizkuntza hitz egin ote dudan kontrolatzen zuen. Haurra mintzelarik banintzen nere amahizkuntzan hitz egiteko gauza.“ H.K., Diyarbakir, Turkia

Mingaina ateratzea bada desobedientziaren seinale unibertsal bat baino gehiago.

Turkiako Errepublika sortu zenetik gutxiengoko taldeak beraiena zen hori homogeneizazio baten onerako baztertzen behartuak izan dira. Turkian kulturen aniztasuna, non kurdoek, arabiarrek, lasek, txerkesek, armearrek, armenioek, grekoek eta beste zenbait etnia ezberdinek beren lekua bazuten desagertarazteko bereziki erabili den poterearen tresnarik eraginkorrena hizkuntz politika alderdikoia izan da : Asimilizazioaren kontzeptu honi kontra egiten dioena – amahizkuntzaren erabilera dela eta – „Nazioaren traidore“ bezala estigmatizatuko dute. Gutxiengoen bestelakoa izateari egiten zaion demonizazio honek diren ezberdintasunak ezabatzeko asmoa zilegitzat ematen du.


"qwx - show ur lingua" egitasmo erroristak nazio identitate bakar eta homogeneo bat helburutzat duen Linguzidioari, hau da hizkuntzen erahilketari aurre egin nahi dio.


qwx online bidezko ekintzak erresistentziaren eta banakoaren indartzearen adierazbide bezala mingaina atera duten gizakien irudiak bildu nahi ditu. Hitzegiteko beharrezkoa den gorputzatala erakusteak argi uzten du zer den mutu geratu dena: bestelakoaren barruko ahotsa. Mingaina erakustearekin bat goiko potereek gutxiengoengandik desiratutako denari bai esate hori agintea duen sistemari ezezkoa emate batean bihurtu egiten da. Mingaina (Lingua) izkutaturiko identitatearen eta politikoki subjektu aktiboa denaren irudipenezko adierazbide bihurtu da.


Our medium is our message!

Kanpainak mingaina ateratzearen sinbolojia unibertsalaren mezua, hau da, desobedientziarena gutxiengoen amahizkuntzan ikasi ahal izatearen eta hizkuntzaren onarpen instituzionalaren eskubidearen eskaera bereziekin lotu nahi du. Egitasmoak Tukian diren izen eta hizkuntzgabetuei artea aritzeko eta artikulatzeko eremua eskeini nahi die, poterearen nagusitasuna gainditzearren.


last upload
#0000478
Upload_now
 

Sorry, you use an old browser.

The Site is optimized for Internet Explorer 7 or higher or for Firefox 3
Please update your Browser!
Firefox 3 / Internet Explorer 8

Go back to our qwx2009 Webpage!